XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nahi duena ezin duenak ahal duena egiten duela erantzun die Arafatek: Akordioa txarra da, baina lor genezakeen onena da.

Kristaua da Aghazarian, jatorri armeniarrekoa, eta Jerusalemgo Hiri Zaharrean, harresi barneko gunean alegia, bizi da.

Madrilgo Konferentziarako bidean egin zioten galderarentzat ez du oraindik erantzun zuzenik aurkitu.

- Hegazkinean Madrilerantz gindoazela, paper bana eman ziguten bidaiarioi, gure datuekin betetzeko.

Gure nazionalitatea zein zen galdetzen zuen papertxoak.

Nire nazionalitatea! Zein da nire nazionalitatea?

Gazako eta Zisjordaniako herritarrak, Israelek 1967tik mendean hartuak dituen lurraldeetan bizi diren arren, ez dute inoiz israeldar hiritartasunik, pasaporterik, izan.

Israelgo lege militarraren pean bizi dira, baina ez dira israeldar.

Aghazarian bezala Jerusalemen bizi diren palestinarrek, Jerusalemgo herritarraren eskubideak badituzte, udal hauteskundeetan bozka dezakete adibidez, baina ez dira israeldartzat hartuak eta, esate baterako, ez daukate hauteskunde orokorretan bozkatzerik, eta pasaporterik ere ez dute.

Eki Jerusalemgo eta Zisjordaniako palestinarrak jordaniar eta Gazakoak egipziar izan ziren 1967ra arte.

1948ko gerran, Israelgo Estatua sortu zen urte berean, Jordaniak Zisjordania eta Egiptok Gaza hartu zituzten, ordura arte Palestina osoan agintari izan zituzten britainiarrek alde egin ondoren.

1967ko Sei Eguneko gerrara arte.

1967an lurrok Israelek bereganatu zituen eta, beraz, jordaniar eta egipziar izateari utzi zioten palestinarrek, baina ez ziren israeldar bilakatu eta, jakina, inolaz ere ez palestinar.